Apaizak aurkitzeko castinga abiatu du Deustuko Unibertsitateak

Kristautasunak modan egoteari utzi dionez gero, lau apaiz besterik ez dira geratzen

Universidad_de_Deusto

Deustuko Unibertsitateak komunikatu batean adierazi duenez, jesulagun bila dabiltza. Gaur egun, lau besterik ez dira geratzen unibertsitatean eta horrek entitate jesuitaren irudia hautsi egiten du. Izena ez esatea nahiago izan duen dekano batek argi hitz egin du, “guk badakigu zer nolakoa den gure unibertsitatea, baita  zer opa diogun etorkizunerako ere. Ezinbestekoa da iragana gogoratzea, eta Deustuko Unibertsitateko balio eta oinarriak berriz ezartzea. Erakunde jesuita da, eta hala izaten jarrai dezan apaiz gehiago behar ditugu”.

Horretarako, castinga abiatu dute bai Bilboko, baita Donostiako campusean ere. Aukera martxoaren 18tik 22ra izango dute interesa duten guztiek. Dekano berberak jakinarazi digunez, “parte-hartzaileek gela digitalera joan beharko dute, bertan streaming bidez internetez ikusi ahal izango du edonork proba. Publikoaren boz gehien lortzen dituzten hamar apaizgaiak hautatuko ditugu,. Ondoren, erabakia gure eskuetan egongo da. Zalantzarik gabe, hoberenak irabaziko du”.