Dopatzea legezkoa datorren urtetik aurrera

Lance Armstrong dopping-aren aurkako proba batean

Lance Armstrong dopping-aren aurkako proba batean

Europar Batasunako kirol batzorde orokorrak adierazi duenez, datorren urtetik aurrera legezkoa izango da dopatzea. Urri aldera emango dituzte xehetasun guztiak, baina datorren urtearen hasierarako legea indarrean sartu nahi dute. Izan ere, azken aldian kirol jarduera guztietan atzeman den legez kanpoko sustantzien “hedapen geldiezina” dela eta hartu dute erabakia. “Erabakia zaila” izan dela adierazi dute, baina “mugak kenduz” kirolarien arteko berdintasuna bultzatu nahi dutela esan dute. Batzordearen ustetan, kaltea baino onura gehiago ekarriko dizkie Europako kirol federazioei. Izparringiak jakin ahal izan duenez, nazkatuta omen daude poliziarena egin eta dopinaren kontrako frogetan dirutzak xahutzearekin.

“F1 taldeetan gidariak bezain garrantzitsuak izaten dira ingeniariak. Hemen dik aurrera futbol edota txirrindularitzan ere, kirolariez gain medikuak izango dira.”

Ardurak

Datorren urtearen hasieratik beraz, derrigorrezkoa izango da kirol talde bakoitzak “arrisku gehigarridun” asegurua kontratatzea. Izan ere, talde bakoitza egingo da, dopina erabiltzeak izan ditzakeen “albo kalteen” arduraduna. Kasurik larrienean, heriotzaren bat gertatuko balitz, Europako Kirol Batzordeak federazioei erantzukizun guztia kendu nahi die.